Asteburuan jokatu dute Arriarango Mendi Lasterketa, Goierri Kopako bigarren proba. Juanjo Igartzabal zumarragarra eta Veronica Dominguez gasteiztarra izan ziren azkarrenak proba nagusian; ibilbide motzean berriz, Iñaki Arriaran oñatiarra eta Maialen San Sebastian anoetarra.
Goierri Kopako sailkapenari dagokionean, aurreneko proba luzea izaki, Juanjo Igartzabal jarri da lider gizonezkoetan, eta Elena Calvillo emakumezkoetan. Proba motzetan berriz, Garingo eta Arriarango probak kontuan izanda, Gaizka Romero legazpiarra eta Nerea Rosado ataundarra dira, gaur gaurkoz, sailkapeneko liderrak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.