Iker Irribarria pilotari aramarra, bi-bitako txapelketan. // Argazkia: Asegarce
Eskura dute finala. Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak 11 puntu besterik ez dituzte behar Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak bi-bitako finalean izateko. Asteburuan garaipen garrantzitsua lortu dute Donostiako Atano III.ean, Bengoetxea eta Larunbe 22-14 mendean hartuta.
Orain arte jokatutako bi partidak irabazi ditu bikote gipuzkoarrak, eta bideratuta utzi dute finalerako bidea. Hala ere, beste 11 tanto egin beharko dituzte hurrengo partidan. Datorren asteburuan jokatuko dute final-erdietako ligaxkako azken neurketa, Olaizola II.a eta Untoriaren kontra. Egunotan zehaztuko dute larunbatean (Iruñean) edo igandean (Bilbon) jokatuko duten.