Lehen hiru taldeek irabazi dute eta Zintzharrik aurrea hartu dio Zulori
Ez dago bromarik Beasaingo areto futbol txapelketako sailkapeneko lehen postuetan. Los Chicos DM, Jazpana eta Arane taldeek garaipen bana lortu dute asteburuan. Aldaketa nagusia, laugarren postuan etorri da, Zintzharrik aurrea hartu baitio Zulo taldeari, asteburuan 7-3 galdu eta gero.
Pitxitxi sariko sailkapenean, Joar Urrestarazuk (Kilker) jarraitzen du lider, 15 golekin. Gertu ditu Jon Ander Garcia (Arane) eta Eneko Etxeberria (Zulo), biak ere, hamalauna golekin.
EMAITZAK:
- Rhusbi Kattalin 2 – 3 Jazpana
- Arane 7 – 3 Zulo
- Garaitezinak 4 – 2 Txerkole
- Los Chicos DM 5 – 4 Kabka
- Kilker 2 – 2 Koyote
- Banba 2 – 4 Zintzharri
- Jumanji 4 – 1 Patxangas