Igandean 10:00etatik 15:00etara plazan eta pilotaleku zaharrean jarriko dituzte salgaiak. 40 ekoizlek jarriko dituzte postuak. Azokararen harira, bihar Azpilaren saioa dago

Udaberria iristearekin batera, Lore eta Landare azoka izaten da Seguran. XVII. edizioa etzi izango da, 10:00etatik 15:00etara. Plazan 17 lore, landare eta barazkien postu jarriko dituzte. Tar-tean izango dira Jose Mari Setien segurarra, Nerea Soraluze zumarragarra, Haritz Urretabizkaia aramarra, Iñaki Azanza zaldibiarra eta Josu Osa beasaindarra. 10:30etik 14:00etara, Josu Osak
Txerto ezberdinak frutarboletan ikastaroa eskainiko du.
Bestetik, iazkoari jarraituz, lore azokarekin batera, Iparra-Hegoak antolatutako Euskal Herriko produktuen azoka ere izango da igandean, pilotaleku zaharrean. 17 ekoizle elkartuko dira bertan. Txerrikiak, ardoa, pasta, patea, haragia, esnea, eztia, karakolak, barazkiak, gozoak… denetarik dastatu eta erosteko aukera izango da. Tartean izango dira Goierriko Goieko haragia, Iztueta izozkia eta jogurtak, Eugenio Elortzaren eztia, Segurako karakolak, Mutiloako Juanita Murgiondoren barazkiak eta ogia, Ondarreko ardi gazta, Joseba Baezen behi gazta, Beasaingo Julkiren Segurako tarta eta go-zoak eta Segurako taloak. Sei artisauek ere izango dute lekua.
Bihar, Azpilla dantza taldea
Azokarekin lotuta, bihar, 12:00-etan, herrikoAzpilla dantza taldearen saioa izango da plazan.
40 postu
· Lore, landareak eta barazkiak.
J.M.?Setien, Ortuberri, Nerea Soraluze, Haritz Urretabizkaia, J.C. Esain, Endanea, Iñaki Azanza, Imanol Aranburu, Blasenean landare ekologikoak, Cactus Islaya, Hazien Sarea eta Haziera, Ruben Lurberri, Josu Osa, Loraldi, Abel Carena, Etxelore, Urtienea.
· Artisauak.
Joseba, Sandra Madutxa, Keko Maiotz, Agustin Zubiria, Xabier Iturrioz eta J. K. Olarte.
· Euskal Herriko produktuak.
Euskal Txerri, Candido Buesa upategia, Horticultura Pobes, Txaramela, Ekolo, Jurgi eta Oihana, Biurko, Katealde, Goieko, Iztueta, Eugenio Elortza, Gorbea, Juanita Murgiondo, Ondarre, Segurako talogileak, Joseba Baez, Julki.