Andre Mari Zeruratuaren elizak musika kontzertu berezia jasoko du igandean, 19:00etan: Ugandako Kampala umezurtz etxeko Bizitzak Salbatzeko Musika proiektuaren ondorioz sortutako Kawa Quartet gospel taldearen kontzertua.Elisabeth Michot duela 11 urte ...
Andre Mari Zeruratuaren elizak musika kontzertu berezia jasoko du igandean, 19:00etan: Ugandako Kampala umezurtz etxeko Bizitzak Salbatzeko Musika proiektuaren ondorioz sortutako Kawa Quartet gospel taldearen kontzertua.
Elisabeth Michot duela 11 urte joan zen Ugandara eta bertako gatazkaren ondorioz kalean bizi ziren umezurtzei estalpea emateko etxea sortu zuen. Bizitzak Salbatzeko Musikak proiektua martxan jarri zuen, eta dantzaren eta musikaren bidez umeek bizi izandako tragediak gainditzen laguntzen die. Ondorioz, bi gospel talde sortu dira bertan, Aba Taano eta Kawa Quartet. Batez ere, bi talde horien lanarekin finantzatzen da umezurztegia. Igandean Beasainen Kawa Quartet taldea izango da. Sarrera dohainik da, baina kontzertuaren amaieran borondatea eskatuko zaie entzuleei, umezurtz etxearen proiektuarekin aurrera jarraitzeko. CD-ak erosteko aukera ere izango da.