Akoplatuak taldeak irabazi du Martxoan Bertsoa txapelketa
Larunbatean Martxoan Bertsoa txapelketako finala jokatu zen Urretxuko gaztetxean. Gorka Azkarate, Beñat Torres eta Maialen Akizuren Akoplatuak taldea nagusitu zen. Talde hau Bortzirietakoaren ordez aritu zen, nafarrek ez baitzuten etortzerik
Larunbatean Martxoan Bertsoa txapelketako finala jokatu zen Urretxuko gaztetxean. Gorka Azkarate, Beñat Torres eta Maialen Akizuren Akoplatuak taldea nagusitu zen. Talde hau Bortzirietakoaren ordez aritu zen, nafarrek ez baitzuten etortzerik izan. Surfin Kaos eta Kontuz, atsuak! taldeek ere parte hartu zuten. Txapelketak 15 urte bete ditu eta eguerdian bazkaria egin zuten urteurrena ospatzeko. 40 bat lagun elkartu ziren eta bazkalostean bertsoak abestu zituzten, noski.
Bestalde, ostiralean Urretxu eta Zumarragako Simimimisol taldeak Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako saioa jokatu zuen Orion. Oriotarrak nagusitu ziren, 15 eta 9. Hala, herritarrek oso zail dute finalerdietara pasatzea. Bigarren saioa apirilaren 9an jokatuko dute, Gabiriako Osinalde taldearen aurka.