Irribarriak eta Rezustak binakako txapelketako finala jokatuko dute
Hamaika puntu behar zituzten, eta 22 egin dituzte. Irribarria eta Rezusta final erdietako ligaxkako hiru partidak irabazita pasako dira bi-bitako txapelketako finalera. Bengoetxea VI.a eta Larunbe izango dituzte parean, apirilaren 9an, Bilboko Bizkaia frontoian.
Atzoko partidan Olaizola II.a eta Untoria zituzten parean, eta indarrean atera zen bikote gorria, 5-0eko partzialarekin. Partida osoan zehar aurretik joan ziren, 17-10ekora arte. Baina Olaizolak eta Untoriak estu hartu zituzten gipuzkoarrak, eta 17-18 aurrea hartu zuten. Handik aurrera ordea, gorri kolorekoak izan ziren tanto guztiak, bost segidan egin eta 22ra iritsi ziren Irribarria eta Rezusta.