Izazpiko proban izena emateko epea zabaldu dute
Maiatzaren 7an egingo dute Izazpiko mendi lasterketa, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. 6,3 kilometroko proba da, eta Ezkiotik abiatuta, Izazpira igo eta bueltako bidea egin beharko dute partehartzaileek. Izena, herrikrosa.eus webgunean eman behar da. Korrikalari bakoitzak 9 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko, 7 federatuen kasuan.