Lore eta landareen azoka koloretsua Seguran
Lore eta Landareen Azoka jendetsua egin dute asteburuan Seguran. 17. ekitaldia zuen aurten Udaberriko feriak. Goizean, postuak antolatzen ari zirela euri zaparrada ona bota bazuen ere, goizean zehar argitzera egin zuen eguraldiak, eta giro onak lagunduta, jende ugari bildu zen plazaren bueltan, eguerdi partean. Aurten 17 postu elkartu dira, lore eta landareei dagokionean, denak ere, aukera zabalarekin. Horiekin batera, Euskal Herriko produktuen eta artisauen postuak ere baziren, plaza inguruan eta frontoi zaharrean.