Uxua Barandiaran bigarren Mallos de Riglos Trail proban
Mallos de Riglos Trail proba jokatu dute asteburuan Huescako (Espainia) Peñas de Riglos herrian. Uxua Barandiaran Bealak taldeko zegamarrak podiumeko postua lortu zuen, emakumezkoen sailkapenean 2. eginda. Lasterketaren zatirik handienean aurrena joan bazen ere, azken jaitsieran aurrea hartu zion Luisa Romeralesek, eta minitu eta 25 segundoko aldearekin iritsi zen helmugara.
Barandiaranek, Jon Iñaki Izagirre segurarrarekin batera egin zuen ibilbidea, eta 62. eta 63. postuan sartu ziren helmugan. Lasterketa nagusian, 137 lagunek parte hartu zuten guztira. Bi proba egiten dituzte, bata 10 kilometrokoa eta bestea 30ekoa; baldintza klimatologikoek eraginda, ordea, ibilbide nagusia 18 kilometrora moztu behar izan zuten.