Lazkaomendiko pasabidea jarri dute
Lazkaoko saihesbidearen azpiko oinezko-bizikletari pasabidea atzo kokatu zuten. Aurrefabrikatutako zementuzko hamar modulurekin osatu dute lurpeko tunela, 11 metro pasatxokoa. Garabi handi baten laguntzarekin, goizean jarri zituzten beren lekuan piezak...

Lazkaoko saihesbidearen azpiko oinezko-bizikletari pasabidea atzo kokatu zuten. Aurrefabrikatutako zementuzko hamar modulurekin osatu dute lurpeko tunela, 11 metro pasatxokoa. Garabi handi baten laguntzarekin, goizean jarri zituzten beren lekuan piezak —argazkian—, Maizpide euskaltegiaren pa-rean. Lazkaomendi eta hilerri alderantz igarobidea izango da. Gi-2120 errepidea mugitzeko lanak martxoaren 17an hasi zituzten. Lehenengo zeregina pasabidea eraikitzea izango da. Lanen ondorioz, errepidea estutu egin dute eta zirkulazioan desbideraketa jarri dute. Abiadura murriztu beharko da. Seinaleak, zoruko marra berriak eta abiadura-mugak errespetatzeko eskatu du Lazkaoko Udalak.