Janire Perezek irabazi du Euskal Kantu Lehiaketa
LAZKAO // Lazkao Txiki musika eskolak eta Gerriko elkarteak antolatuta, astelehenean egin zen III. Euskal Kantu Lehiaketa, Arerian. Hamabi bakarlari edo taldek parte hartu zuten. Janire Perez bakarlariak irabazi du (89 puntu), berak konposaturiko Amodi...

Lazkao Txiki musika eskolak eta Gerriko elkarteak antolatuta, astelehenean egin zen III. Euskal Kantu Lehiaketa, Arerian. Hamabi bakarlari edo taldek parte hartu zuten. Janire Perez bakarlariak irabazi du (89 puntu), berak konposaturiko
Amodiozko historiak abestiarekin. Bigarren Euskal Ahotsak taldea izan da (85), Esne Beltzaren
Gogoak abestia jota.