Udalak Aparizio auzoko fatxaden berritzea diruz lagunduko du
Urretxu Urretxuko Udalak Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu zuen osteguneko osoko bilkuran eta plan honen eskutik Aparizio auzoko fatxaden berritzea diruz lagunduko du. Auzo honetako bizilagunek oso bizi baldintza gogorrak pairatu
Urretxu Urretxuko Udalak Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartu zuen osteguneko osoko bilkuran eta plan honen eskutik Aparizio auzoko fatxaden berritzea diruz lagunduko du. Auzo honetako bizilagunek oso bizi baldintza gogorrak pairatu dituzte: hautsa, zarata… Kontuan izan behar da auzoaren ondotik Legazpira doan errepidea, Bergarara doana eta errepidea igarotzen direla. Gainera, Orbegozo (ondoren Arcelor-Mittal) enpresaren fundizioa, Irimo eta Sarralde ere ondoan zituzten.
Hori dela guztia eta, udalak fatxadak berritzeko eta margotzeko diru-laguntza emango die Aparizio auzoko bizilagunei. Eraikin hauek 50 urte baino gehiago dituztenez, obra hasi aurretik Eraikinen Azterketa Teknikoa egingo dute. Diru-laguntza eskaera egiteko epea azaroaren 30ean bukatuko da. Obra 2017an edo 2018an egin ahal izango dute eta udalak fatxaden neurrien araberako laguntza emango dio jabekide elkarteari. Laguntza 3.400 eta 6.000 euro artekoa izango da.