Zaldibia eta Zegama, dantzari txikien bilgune
Dantzari Txikien Eguna izan dute asteburuan, bai Zaldibian eta baita Zegaman ere. Bietan ere, dozenaka dantzari gaztetxok parte hartu zuten, goizean herrian barrena saioak eginez, eta eguerdian frontoian emanaldi bana eskainiz.
Iztueta Dantza Taldeak izan du Zaldibiako saioa antolatzeko ardura; aurten 27. aldiz egun dute jai hori eta bertako dantzariez gain, Amets-Bide (Ordizia), Aurtzaka (Beasain), Irrintzi Alai (Legorreta) eta Alurr (Ibarra) taldeek parte hartu zuten.
Zegaman berriz, Tobera musika eskolak antolatu zuen ekitaldia, musika hamabostaldiaren barruan, eta Beasaingo Aurtzaka eta Lazkaoko Oin-Arin taldeak gonbidatu zituzten. Arratsaldean berriz, dantza saioak izan zituzten.