Goierri Eskola Goazen Ordizia egitasmoarekin bat
Pasa den urritik hona, Goierri Eskolako Menpekotasun Egoeran dauden Pertsonei Arreta eskaintzeko erdi mailako teknikari ikasketak burutzen ari diren ikasleak, Goazen Ordizia programan parte hartu dute eta ikasturte amaieraren iritsierarekin, ekimenari agur esan diote, Ordiziako jubilatuen egoitzan fantolatu duten festa batekin.
Pasealdiz pasealdi, hilabete guzti hauetan Goierri Eskolako ikasleek eta Ordiziako Eguneko Zentroko, Garaguneko eta San Jose Egoitzako erabiltzaileek partekatu dituzte denbora, salda beroa, solasaldi hutsalak batzuetan eta konfidentziak besteetan. Gregoria Gozalo eta Idoia Otaegi irakasleen hitzetan esperientzia oso positiboa izan da alde bientzat “eskolatik ateratze hutsak ikasleak motibatu egiten” dituelako. Ikasketa praktikoa da haientzat eta aukera bat gehiago lanbidea gertutik ezagutzeko. Pertsona nagusientzat edota autonomoak ez direnentzat berriz sekulako garrantzia du ikasleek eman diezaiekeen laguntza eta babesa, baita kontaktu fisikoa ere.
Goazen Ordizia, udalerri mailako ekimena da eta ordiziarrei zuzendua dago, osasun ona sustatu eta interakzio soziala indartzeko.