Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Hasi berotzen zirkorrikalariok!

Arama,Beasain,Ezkio,Gabiria,Gaintza,Idiazabal,Itsaso,Itsasondo,Lazkao,Legazpi,Legorreta,Mutiloa,Olaberria,Ordizia,Ormaiztegi,Segura,Urretxu,Zaldibia,Zerain,Zumarraga
Orokorra

Bederatzi ordu inguru egingo ditu 20. Korrikak Goierrin larunbat goizaldean. Urretxutik sartuko da ordu txikietan, 01:51ean, eta Udana gainetik irten 11:21ean

2017/04/06
Goierriko Hitza
19__Korrika__Legorreta Otxandion (Bizkaia) abiatu zen martxoaren 30ean Korrikaren 20. edizioa, eta datorren igandean, hilaren 9an, Iruñean (Nafarroa) bukatuko da Euskal Herri luze zabala zeharkatu ondoren. Denera 2.557 kilometro. Goierrira bukatu bezperan iritsiko da, Debagoienari lekukoa hartuz eta itzuliz. Deskargatik barrena sartuko da larunbat goizaldean, 01:51ean, eta Legorretaraino joango da lehen kolpean (04:45). Tolosaldeari lekukoa eman ondoren, zaldibiarrek hartuko dute Larraiztik behera datorren lekukoa 06:27an, eta Udana gaineraino eramango dute azkenik legazpiarrek 11:21ak aldera. Aurtengo leloa BatZuk da, eta abestiaren izenburua Zirkorrika. «Hizkuntza, Kultura, Mundu BAT sendotzeko bidean, ZUK ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun». Asier Amondo Korrika arduradunaren hitz horiekin laburbiltzen dute leloaren hitz-jokoaren esanahia. Helburua, hizkuntza indartzea, euskara indartzea, norberak ere bat egin dezakeela gogoratzeko. Eta errepidean oinetakoak urratzen ari direnak zirkorrikalariak dira aurten. «Hizkuntzaren malabaristak, akrobatak, trapezistak, herri honen ilusionistak… bidera atera gara, mundura atera gara, herriz herri igaroko gara!». Hala dio Zirkorrika abestiaren lehen estrofak; eta estribilloak honela: «Bat, izan bat, egin bat, bat zuk eta bat nik bat, denok bat, bat eta batzuk gara, hona-hara, euskara bat, mundu bat». Doinu balkanikoak gogora dakartzan abestia, bizia eta alaia. Captura de pantalla 2017-04-06 a la(s) 10.03.27Girotze lana herrietan Dagoeneko hamaika ekintza egin dira Goierriko herrietan 20. Korrikaren etorrera girotzeko, eta gaur-biharretan zer esanik ez. Ordu txikietan igaroko denez, gaupasa egiteko asmoa dute askok, eta herri gehienetan afariak, txokolatadak eta gosariak prestatu dituzte, baita kontzertu eta karaokeak ere. Hanka-zainak berotzen hasteko garaia duzue Goierriko zirkorrikalariok, Korrika badator eta!  

Ibilbidea eta ordutegia:

Korrika-Mapa-ona Captura de pantalla 2017-04-06 a la(s) 10.05.13

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut