Urretxu-Zumarraga ikastola bere sorreraren 50. urteurrena ospatzen ari da eta maiatzaren 7rako (igandea) mendi irteera berezi bat antolatu dute. Izan ere, ikastolan hasiera-hasieratik bultzatu dute mendizaletasuna. Maiatzaren 7ko mendi irteeraren
Urretxu-Zumarraga ikastola bere sorreraren 50. urteurrena ospatzen ari da eta maiatzaren 7rako (igandea) mendi irteera berezi bat antolatu dute. Izan ere, ikastolan hasiera-hasieratik bultzatu dute mendizaletasuna.
Maiatzaren 7ko mendi irteeraren helburua ahalik eta belaunaldi gehienek parte hartzea da. Denak daude gonbidatuta: senar-emazteak, seme-alabak, gurasoak…
Horretarako, ibilbide ezberdinak prestatu dituzte. Irimoko eta Izazpiko gailurrak erreferentzia puntu bezala hartuta, bina ibilbide egongo dira ingurune bakoitzean: bata motza eta bestea luzea. Mendizale guztiak Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo dira, 09:00etan, eta bertan emango diote amaiera ibilbideari.
Irimoko ibilbide motzekoak Irimora igoko dira, handik laugarren puntara joango dira eta ondoren Lizarriturritik Santa Barbarara jaitsiko dira. Irimoko ibilbide luzekoak, berriz, Irimora igo, Meakaraino joan eta ondoren Santa Barbarara jaitsiko dira. Bertatik, denak kalejiran jaitsiko dira.
Zumarragako ibilbide motzekoak Belokira joango dira eta luzekoak Izazpira. Ondoren, Antiotik kalejiran jaitsiko dira. Isabeleko zubian Irimotik jaitsiko direnekin elkartuko dira eta denak elkarrekin Areizaga-Kalebarren plazara joango dira. Bertan, jatekoak eta edatekoak egongo dira.
Parte hartu nahi dutenek ikastolako webgunean izena eman dezakete. Ikastolak bi herrietako familiak parte hartzera animatu nahi ditu.