
20. Korrika iritsi baino bi egun lehenago, Lazkaoko haurrek Korrika Txikia egin dute, ostegun arratsaldean. San Benito ikastolako HHko eta LHko haur guztiak irten dira plazara, 15:30ean, eta herri gunean barrena lekukoa eramanez eta txandatuz, bira bat egin dute. Haur txikienekin batera, plazan elkartuta bukatu dute, udaletxeko balkoitik deiadar eginez.