Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Manex Mantxola: «Ekintza politiko gisa hartzen dut Korrika»

Ezkio,Legazpi,Urretxu,Zumarraga
Orokorra

Manex Mantxola - Korrikaren koordinatzailea Goierri Garaian

2017/04/06
Goierriko Hitza
Mantxola (Urretxu, 1991) euskal filologoa da eta bertsotan ere aritzen da. Goierri garaian ez dago AEKko euskaltegirik eta horrek erreferentzia espaziorik gabe lan egitera behartu duela nabarmendu du. Manex_MantxolaNolatan Korrikako koordinatzaile? Lagun bati zegokion baina berak ezin izan zuen eta koordinatzaile lanak nire gain hartzea eskaini zidan. Nik baiezkoa eman nion. Zein izan da orain artean Korrikarekin izan duzun lotura? Nik uste adinaren arabera ezberdin bizitzen dela. Haurra nintzela eskolako irteera bat bezala hartzen nuen; sanblasetan elizara bedeinkatzera joatea bezala. Hazi ahala eta norbera politizatzen hasten den neurrian ekintza politiko bat bezala hartu, aldarriz jositako elastikoa jantzi,  eta korrika egiten genuen. Korrika ekintza politikoa da? Bai, noski. Bi hizkuntza elkarrekin bizi direnean eta bien arteko harremana ez bada parekidea, azpiratuta dagoen hizkuntzaren alde egitea hautu politikoa da. Gasteizera ikastera iritsi berritan, zeinen gutxi entzuten zen euskara harritu ninduen. Haur bati entzun eta poza hartzen nuen, opari bat zen. Korrika pasatzen zenean, ordea, Gasteizen euskara egon bazegoela konturatzen zinen eta Gasteiz euskaldun bat irudikatu ahal zenuen. Goierri garaian ez dago AEKko euskaltegirik. Traba al da hori antolaketa lanetan? Neurri batean bai. Esango nuke jende askok Korrika euskararekin lotzen duela, eta sarritan AEKrekin ahaztu egiten garela. Zumarragan egon zen euskaltegia, kartelarekin akordatzen naiz, balkoi batetik zintzilik. Gainontzeko tokietan euskaltegia badago eta materiala banatu edo dena delakorako erreferentzia hori badauka jendeak. Neurri batean handicap bat da hemen ez egotea. Nondik hasi zinen lanean? Ibilbidea zehaztu, herri bakoitzean batzordeak osatu eragileekin, eskoletara bisitak egin, kilometroak saldu… Nik beste edozertarako ezingo nituzke komertzial lanak egin, ez zaizkit batere gustatzen diru kontuak, are gutxiago neure dirua ez bada. Korrikan sinesten dudalako saldu ahal ditut kilometroak. Jendearen aldetik zein jarrerarekin topatu zara? Urtez urte antzeko jendea aritzen da gurean. Elkarlana da. Ez da saltzaile eta erosle, koordinatzailea eta eragileak baizik; denok gaude alde berean. Eskualde batzuetan jende anitza elkartzen da, gurean gehienbat eskoletako jendea mugitzen da eta pare bat pertsona gehiago betidanik militatu dutenak euskararen eremuan. Agian euskaltegi bat bagenu ezberdina litzateke, bertako ikasleak mugituko lirateke, gune bat izango lukete identifikatzeko… Nola sentitzen zara Korrika iristen den egunerako? Beldur irrazional bat daukat, ez dakit zer den eta gaizki atera daitekeen horren gainekoa. Egunak aurrera, dena dela, beldur irrazional hori areagotzen bada ere, beldur arrazionalak gutxituz doaz eta eskertzekoa da. Iruñean ikusten dut nire burua, igandean, dena ongi atera denaren pozarekin.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut