Asturiasko hiru taldek parte hartuko dute Txugiren oroimenezkoan
Gaur eguerdian Iñaki Mendiluze Txugiren omenezko futbol txapelketa aurkeztu dute. Ekitaldian Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Mikel Mesonero Urolako presidenteak parte hartu dute. Beti bezala, kimu
Gaur eguerdian Iñaki Mendiluze Txugiren omenezko futbol txapelketa aurkeztu dute. Ekitaldian Mikel Serrano Zumarragako alkateak, Jon Luqui Urretxuko alkateak eta Mikel Mesonero Urolako presidenteak parte hartu dute. Beti bezala, kimu mailako zortzi taldek jokatuko dute, Ostegun Santu egunean. Txapelketa 09:30ean hasiko eta 13:00etan bukatuko da.
Aurtengo berrikuntza nagusia Asturiasko hiru taldek parte hartuko dutela da: Atlantic de Gijon klubeko bi taldek eta Aviles taldeak. Hiru talde hauen gonbidapenak ArcelorMittalen itxierarekin zerikusia du: Urretxu eta Zumarragako jendeak asturiarrak ezagutu zituen eta horren ondorioz gonbidatu dituzte. Orain arte Euskal Herritik kanpoko talde bakar batek parte hartu du txapelketa honetan: Mirandesek.
Asturiarrekin batera, bost talde arituko dira: Reala, Athletic, Urola, Aloña Mendi eta Zarautz. Reala da txapelketa gehien irabazi dituen taldea: sei. Athleticek eta Osasunak launa irabazi dituzte.
Aipatzekoa da prentsaurrekoan parte hartu duten hiru lagunek Urolan jokatu zutela. Hiruek Mendiluze ezagutu zuten eta pertsona “bikaina” zela gogoratu dute.