Korrika Txikiak hartu ditu Beasaingo kaleak
Goiztiri AEKren bulegotik hasita, herriguneko kaleetan zehar, Korrika Txikia egin dute Murumendi, La Salle, Andramendi Ikastola eta Alkartasuna Lizeoa ikastetxeetako haurrek, aurrez margotutako Korrikaren petoak jantzita. Loinazko San Martin plazan bukatu dute euskararen aldeko korrikaldia, eta Zirkorrika kantuarekin osatutako dantza egin dute haurrek.