Lazkaoko mozorro festarako gailuekin izena eman behar da
LAZKAO // San Prudentzio jaietan, apirilaren 22an ospatuko da mozorrotuen eguna. Azken urteotan geroz eta karroza, ibilgailu eta estalpe gehiago erabiltzen direnez, arriskuak eta zarata eragozteko, aurreikuspena egingo du udalak. Zerrenda bat osatu nah...
LAZKAO // San Prudentzio jaietan, apirilaren 22an ospatuko da mozorrotuen eguna. Azken urteotan geroz eta karroza, ibilgailu eta estalpe gehiago erabiltzen direnez, arriskuak eta zarata eragozteko, aurreikuspena egingo du udalak. Zerrenda bat osatu nahi du, aurretik. Lagun taldeei izena emateko eta zer azpiegitura edo tramankulu erabiltzeko asmoa duten adierazteko eskatu die, udaletxean. Gaur da azkeneko eguna. Mozorro desfilerako eta lehiaketarako izen-ematea, berriz, apirilaren 19ra arte egin liteke, udaletxean.