Urretxu eta Zumarragako Liburuak Plazara programa martxan da
Urteroko moduan, Urretxu eta Zumarragako udalek Liburuak Plazara programa antolatu dute herritarren artean irakurzaletasuna suspertzeko. Programa hau Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren eta Liburuaren Na-zioarteko Egunaren inguruan antolatzen dute. Lehenengoa hilaren
Urteroko moduan, Urretxu eta Zumarragako udalek Liburuak Plazara programa antolatu dute herritarren artean irakurzaletasuna suspertzeko. Programa hau Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren eta Liburuaren Na-zioarteko Egunaren inguruan antolatzen dute. Lehenengoa hilaren 2an izan zen eta bigarrena hilaren 23an izango da.
Ostiralean artista liburuen erakusketa ireki zuten Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Artista liburua ez da arteari buruzko liburu bat, liburu forma duen artelan bat baizik. Liburu hauetan pintura, eskultura eta poesia lanak aurki daitezke, besteak beste.
Urretxuko erakusketan hamabost euskal artistek egindako lanak ikus daitezke. Tartean, Urretxun bizi den Ana Cabezas ordiziarrarenak. Erakusketa hau igandera arte egongo da zabalik. Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen dute, 17:30etik 20:30era.
Tailerrak
Erakusketaz gain, tailerrak antolatu dituzte. Atzo, Olaia Martinezek eta Cabezasek artista liburuak egiten irakatsi zuten Urretxuko kultur etxean.
Hilaren 20an, berriz, Cabezasek akordeoi motako koadernaketa tailerra emango du. Ikastaroa Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean izango da, 18:30etik 20:30era. Parte hartu nahi dutenek, bi herrietako kultur etxeetan edo liburutegietan eman dezakete izena. Kuota 10 eurokoa da. Izena emateko epea hilaren 18an itxiko dute.
Liburuak Plazara programako azken ekintzak hilaren 22an izango dira. Egun horretarako, liburu azoka eta tailerra antolatu dituzte. Udalek mahaiak jarriko dituzte Areizaga-Kalebarren plazan eta nahi duten guztiek liburuak saldu, trukatu edo oparitu ahal izango dituzte. Horretarako, hilaren 19a baino lehen bi kultur etxeetako batean izena eman behar da. Aresti eta Legazpi liburu dendek ere postuak jarriko dituzte. Feria 11:30etik 14:30era egongo da zabalik.
Bukatzeko, Cabezasek eta Arri Bidasorok tinta higikorren liburuak egiten irakatsiko dute. Tailerra 11:30etik 13:30 era emango dute, Areizaga-Kalebarren plazan bertan. 6 urtetik gorako guztiek parte har dezakete.