Miguel Angel Gomez gutxitu psikikoak bere ametsa bete du, Irimora igota
Miguel Angel Gomez gutxitu psikiko urretxuarrak bere ametsa bete du: Irimo mendiaren gailurrera igo da. Irimo mendia Urretxuko mendi nagusia da. Herria bere magalean hazi zen eta, hala, Urretxu eta
Kemenekoek lagunduko ziotela esan zioten. Urretxura etorri ziren aulki egokitu batekin eta Gomez Irimora igo zuten. Gailurrera heldu zenean sentitu zuenaz hitz egitean, hunkitu egiten da. «Urretxuar bat gehiago sentitu nintzen».
Irimotik ikusten den paisaia «oso irekia» dela dio. Urretxu goitik behetik bezain polita iruditzen zaio. Urretxuar petoa da eta ezin kontrakoa esan!
Urretxuar petoa izateaz gain, abentura zalea ere bada. Hala, gurpildun aulkirik behar ez duten askok baino gehiagok bidaiatu du. Globoan eta parapentean hegan egin du, Tenerifera joan da oporretara eta Munichera bidaia prestatzen ari da.
Kirolaren eskutik, beste hamaika toki ezagutu ditu. Izan ere, boccia jokalari bikaina da eta txapelketa askotan parte hartu du. 1996an Atlantako joko paralinpikoetan urrezko domina lortu zuen, taldekako txapelketan. Ingalaterra, Australia, Belgika eta Txekian ere lehiatu da.
Toki horietara guztietara joateko Donostiara trenean joateko baino arazo gutxiago ditu. «Lagunduta joan behar naizela esaten didate. Egunero Arrasatetik Urretxura etortzen naiz autobusean, bakarrik! Donostiara joateko, berriz, Zumaiara autobusean joan beharra dut eta han Euskotrenen trena hartu beharra dut. Bi ordu eta erdi behar ditut joateko eta beste horrenbeste itzultzeko».













