Idiazabaldik mundialera bidaia areto futbolarekin
Maiatzean Lloret de Mar-en areto futboleko munduko txapelketan jokatzeko gonbitea jaso dute Idiazabalgo areto futboleko neskek. Bertan izateko herritarren laguntza eskatu dute.Idiazabalgo areto futboleko neskak denboraldi fina egiten ari dira eta horre...
Maiatzean Lloret de Mar-en areto futboleko munduko txapelketan jokatzeko gonbitea jaso dute Idiazabalgo areto futboleko neskek. Bertan izateko herritarren laguntza eskatu dute.
Idiazabalgo areto futboleko neskak denboraldi fina egiten ari dira eta horren emaitza izan da orain gutxi, maiatzean Lloret de Mar-en (Katalunia) jokatuko den mundialean, Euskal Selekzio gisa jokatzeko jaso duten gonbitea.Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izan dira azken bi urteetan. Aurten ere, liga amaitzeko bi partidaren faltan, lehenengo postua bereganatu dute play off-etarako. Bertan, liga eta, hirugarren aldiz, Euskadiko txapela jokoan jarriko dituzte.
Normalean, Euskal Selekzioa eskualde ezberdinetako taldeetako jokalariek osatzen dute, eta jokalari horiek, entrenamendu desberdinetan aukeratuak izan ohi dira. Oraingo honetan, ordea, Idiazabalgo Areto Futbolak betidanik erakutsi duen «jarraitasun eredua» dela eta, Favafutsal euskal federazioak Goierriko taldea aukeratu du bere osotasunean lehiaketan parte hartzeko.
Laguntza eske
Maiatzean mundiala jokatzeak, gastu extra bat suposatu dio klubari. Taldekideek adierazi bezala «3.000 bat euro beharko dituzte, garraioa kontuan izan gabe». Horregatik, herritarrei laguntzeko deia egiten diete, «bakoitzak bere aportazioa egin dezan». Horretarako eltzeitsuak jarri dituzte: Idiazabalen, Xume, Xaloa, Batzoki, Odei eta Pilarenea tabernetan; Zegaman, Mordoxkan eta Txantonen; Lazkaon, Koxkor tabernan; eta Beasainen, Artzainean, Kuluskan eta Igartzan.