Maiatzean Lloret de Mar-en jokatuko areto futboleko mundialean jokatzeko gonbitea jaso dute, Idiazabalgo areto futboleko neskek. Bertan izateko herritarren laguntza eskatu dute
Idiazabalgo areto futboleko neskak, denboraldi fina egiten ari dira eta horren emaitza izan da orain gutxi, maiatzean Lloret de Mar-en (Katalunia) jokatuko den mundialean, Euskal Selekzio gisa jokatzeko jaso duten gonbitea.
Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izan dira azken bi urteetan. Aurten ere, liga amaitzeko bi partiduren faltan, lehenengo postua bereganatu dute playoffetarako, bertan, liga eta hirugarren aldiz Euskadiko txapela jokoan jarriko dituztelarik.
Normalean, Euskal Selekzioa eskualde ezberdinetako taldeetako jokalariek osatzen dute, eta jokalari hoiek, entrenamendu desberdinetan aukeratuak izan ohi dira. Oraingo honetan ordea, Idiazabalgo Areto Futbolak betidanik erakutsi duen «jarraitasun eredua» dela eta, FAVAFUTSAL federazioak Goierriko taldea aukeratu du bere osotasunean lehiaketan parte hartzeko.
Laguntza eske
Maiatzean mundiala jokatzeak, gastu extra bat suposatu dio klubari. Taldekideek adierazi bezala «3.000 bat euro beharko dituzte, garraioa kontuan izan gabe». Horregatik, herritarrei laguntzeko deia egiten diete, «bakoitzak bere aportazioa egin dezan». Horretarako eltzeitxuak jarri dituzte Idiazabalen, Xume, Xaloa, Batzoki, Odei eta Pilarenea tabernetan. Zegaman, Mordoxkan eta Txantonen. LazkaonKOxkor tabernan eta Beasainen, Artzainean, Kuluskan eta Igartzan.