Mozorroek hartu dituzte Lazkaoko kaleak
Jundajo txarangak botatako suziriarekin hasi ziren atzo San Prudentzio jaiak Lazkaon giro ederrean eta eguraldi paregabearekin. Jaietako bigarren eguna dute gaur, eta ohiturari jarraituz, mozorroek hartu dituzte kaleak eguerditik aurrera. Umorea, irudimena, ondo pasatzeko gogoa eta festarako grina elkartu dira kuadrilla giroan ospatzen den egun honetan (argazki galeria ikusgai beherago)
Festak bi asteburutan banatu dira aurten ere, eta biharko ekitaldiak amaituta, ostegunean, hilaren 27an ekingo diote berriz jai egitarauari lazkaotarrek.
Lehen asteburuko egitaraua
- Gaur 18:00. Haurren dantzaldia, Gaur Jaia taldearekin, Zelaian. 19:00. Mozorro lehiaketako sari banaketa, plazan. 19:30. La Cuadrilla de la T.I.A. taldearen kale animazioa. 22:30. Kontzertuak: La Regadera eta Drindots taldeak, plazan. 23:00. Bull DJa, txosnetan.
- Bihar 10:00. Ibilaldi neurtua jubilatuentzat, Zelaian hasi eta buka. 10:00. San Prudentziotako 13. artisau azoka. 18:00. Haurren 31. danborrada. 19:00. Hatortxu Rock aurkezpena: En Tol Sarmiento eta Lur J, txosnetan.