Itsasondoko Kirol asteak ekintza ugari ekarriko ditu
Kirolak gure bizi kalitatean duen garrantzia eta osasunari dakarzkion onurak kontuan izanda, Itsasondoko Udalak Kirolaren astea antolatu du eta aste honetan dute. Horregatik, aste osoan zehar, hainbat kirol ekintza izango dituzte.Gaur egingo da Itsason...
Gaur egingo da Itsasondoko kirol astearen barruan antolatutako lehenengo ekintza. 17:00etan Ttipi Ttapa herrikoia egingo dute. Itsasondoko plazan heldu zein haur elkartuko dira elkarrekin ibilaldia egiteko.
Bihar, asteazkena, 18:30ean Oihana Kortazar mendi lasterkariak hitzaldia emango du, Itsasondoko kultur gunean. Goi mailako kirola, prestakuntza eta elikadura osasuntsua izango ditu hizpide, baita bere ibilbide eta esperientzia pertsonala ere. Kortazarrek Zegama-Aizkorri, Axari Trail eta beste hainbat eta hainbat proba bruutu ditu oso emaitza onekin.
Kirol astearekin amaitzeko, igandean, hilak 30, goizeko 08:30ean Itsasondoko plazatik abiatuta Aizkorrira mendi irteera egingo dute. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute Lurdesen dendan eta Kaxintanen.