Aralarko pistak hizpide Araman eta Legorretan
Aralarko pisten inguruan informazio bilera egingo dute bihar, osteguna, Aramako udalatxean, 19:00etan. “Aralarren egin nahi duten ia 20 kilometroko pista proiektua” izango dute hizpide. Landarlan Ingurumen Elkarteak eta Aralar Bizirik Plataformak deitutako bilera da.
Bestalde, Legorretako udaletxean Udalbatza egingo dute bihar, 19:00etan. Aralar Bizirik Plataformak, Aralarko gatazka konpontzera bidean mozioa aurkeztuko du.