Arnau Elgarrestak eta Txomin Imazek irabazi dute Lazkaoko jai egitarauaren azaleko diseinu lehiaketa
Lazkaoko Udalak gaur banatu ditu San Prudentzio festetako egitarauaren azala ilustratzeko lehiaketaren sariak. San Benito ikastolako ikasleek parte hartu dute aurten ere, ohitura den bezala. DBH3ko ikasleek aurkeztu dituzte diseinuak, binaka, taldeka edo banaka. Denera 65 lagunek parte hartu dute, eta 38 proposamen egin dituzte.
Epaile lanak ere ikastolakoek egin dituzte, DBHko 1, 2 eta 4. mailetako 213 ikasleren botoekin. Hiru saridun izendatu dituzte, eta gaur arratsaldean jaso dituzte sariak, udaletxean, Amagoia Naldaiz zinegotziaren eskutik.
- Lehenengo saria: Arnau Elgarresta eta Txomin Imaz.
- Jon Diaz eta Garazi Eztala.
- Giuliano Bilici eta Mikel Garmendia.


