Legorretako gaztetxean lapurreta egin dutela salatu du Ernaik
Legorretako Ernaik salatu duenez, bart gauean lapurreta egin dute Legorretako gaztetxean. Mila euro inguruko balioa duten materiala eramateaz gainera, “dena hankaz gora” utzi dutela salatu dute. Diruaz gain, musika materiala eta ordenagailua ostu dituzte lapurrek.
Ernairen arabera, “Gaztetxea herritarrok herriarentzako eraikitako espazioa” da, eta horrenbestez, “herritarren aurkako erasotzat” hartu dute lapurreta. “Egoera honen aurrean ez gara geldirik geratuko.Lapurren gainetik Gaztetxea aurrera!”