Gabiriako herria maiatzean sartuko da, ofizialki, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (Uema). Udalak onartua du sartzea, eta Uemaren batzar nagusian egingo dute kide.Aurrez, Uema zer den ezagutzeko hitzaldiak izan dira. Orain Sendotu arnasguneak gure ...
Legorretan azaroan egin zuten tailerra.
Gabiriako herria maiatzean sartuko da, ofizialki, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (Uema). Udalak onartua du sartzea, eta Uemaren batzar nagusian egingo dute kide.
Aurrez, Uema zer den ezagutzeko hitzaldiak izan dira. Orain
Sendotu arnasguneak gure herritik hasita tailerra egingo dute, bi saiotan: gaur eta maiatzaren 10ean, 19:00etan, kultur etxean.
Bi helburu ditu tailerrak: herrian euskarak duen egoeraz gabiriarrak jabetu eta kontzientziatu; eta diagnostiko bat eta ekintza plan bat gauzatu. Gabiriako euskalgintza artikulatu nahi da.
Euskara «lasai hitz daitekeen eremuei» deitzen zaie
arnasgune. «Gabiria da horietako bat, eta guneok normalizazio prozesuan zer garrantzia daukaten, eta horretan herritarrek duten eragina azalduko dugu, kontzientzia pizteko azalpenak emanez», aurreratu du Uemako teknikari Eneritz Albizuk.
Egoeraren diagnostikoa
Lehenengo saioan, gaur, azalpen horiek emateaz gain, euskararen erabileraren eta osasunaren diagnosia egingo dute herritarrek, taldeka. «Hizkuntza zer esparrutan dagoen osasuntsu, zer lekutan hobetu litekeen edo arazoak non dauzkan jorratuko dute herritarrek, herriaren berri dakitenak haiek direlako».
Bigarren saioan, maiatzaren 10ean, ekintza plan bat zehaztuko dute, indarguneak eta ahulguneak aintzat hartuta. «Ekintza zehatzak izango dira, arazoei buelta emateko edo indargu-neak sendotzeko. Eta urtean zehar lanketa egiteko ea taldetxo bat ere eratzen den».