Euskadi Lagunkoia jaurlaritzaren programaren baitako tailerra egin dute Legazpiko 12 dendarik
Euskadi Lagunkoia programaren baitako ikastaroa egin dute Legazpin eta hamabi establezimenduetako jabeek parte hartu dute. Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abiarazitako ekimena da eta bere helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko. Legazpiko dendari hauek praktika onen gaineko tailerra jaso dute eta aurki gune lagunkoien zigilua jasoko dute.