Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Zaborrak irensten segitzera

Gabiria,Mutiloa
Orokorra

Haserrea, ezinegona eta ezina. Kezkarekin batera. Sentimendu horiek azaleratu dira Goierriko hiru herriren bueltan berriro, 45 urteren ondoren. Gipuzkoako zaborraren %63 Mutiloako ...

2017/04/28
Goierriko Hitza

Maquetación 1Haserrea, ezinegona eta ezina. Kezkarekin batera. Sentimendu horiek azaleratu dira Goierriko hiru herriren bueltan berriro, 45 urteren ondoren. Gipuzkoako zaborraren %63 Mutiloako lurretan dagoen Lurpe zabortegira ekarriko du GHK?Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, udatik aurrera —uztaila, azken berrien arabera—. Urtean 102.000 tona, hurrengo hiru urteetan (2017, 2018, 2019), oraingoz. Zubietako errauste planta «eraiki arte».

Zabortegi handi publikoen aroa bukatu zen, eta zabortegi pribatuena hasi da orain. Lurpe Cespa Gestion de Residuos enpresarena da, eta hark kudeatzen du. Cespa, hein berean, Ferrovial eraikitzailearena da, zerbitzuen atalekoa. GHK-k urtean 24 milioi euro ordainduko dizkio, esleipenaren arabera. Horrez gain, industri hondakin inerteen isurtegi izaten ere jarraituko du, orain arte bezala.

Aldatuko ez dena egitate bat da: Goierrik segiko du Gipuzkoaren zaborraren parte handi bat jasotzen. Orain, gainera, sosik ikusi gabe; Sasieta Mankomunitatearentzat —Goierriko 22 udalek osatzen dute— diru iturri bat bazen, txar-txarrean. Udalek nabarituko dute hori, eta, ondorioz, zergak eta tasak ordaintzen dituzten herritarrek. 2016an, Goierriko etxebizitza bakoitzak batez beste 119,69 euro ordaindu zuen zaborraren tasa; aurten, 124,57 euro.

GHK-k Gipuzkoako hondakinak Mutiloara ekarriko zituen erabakia 2016ko irailaren 28an jakinarazi zuen, 10 lerroko prentsa ohar batean. Ez da batere gustatu eskualdean, inongo sektoretan. Eragina jasango duten inguruko hiru herriek —Mutiloa, Gabiria, Ormaiztegi— erreakzionatu zuten lehenbizi. Goierri Birzirik plataformak batu zituzten indarrak, eta hark landutako mozioa (birziklapena bultzatzeko eta zabortegirik ez irekitzeko eskatzen du) Goierriko hainbat udalek egin dute bere.

Obrak hasi ditu Cespak

LURPE_ZABORTEGIA-5Cespak martxoaren 16an jaso zuen Mutiloako Udalaren «halabeharrezko» baimena. Juridikoki behartuta zegoela adierazi eta gaitzetsi zuen udalak. Gorako erakundeen —diputazioa, jaurlaritza— bedeinkapena bazuen zabortegiak, eta aurkakotasunik aurkeztu ezinik, Mutiloak ezin izan zion eutsi ezezkoari.

Cespa ari da obrak egiten. Enpresaren Bilboko delegatu Roberto Manterolak ez du xehetasun askorik eman gaiaz: «Gu agindu digutena egiten ari gara, GHK-ren kontratuan sinatutakoa. Proiektua Mutiloako Udalak dauka. Dagokion lizentzia ordainduta dago, eta obrak hasi ditugu», desenkusatu da.

Manterolak dioenez, eta Mutiloako alkate Iñaki Ugalde alkateak baieztatu du, Lurpen lehengoaz gain ez dute lur gehiago hartuko, Gipuzkoako hiri hondakinentzat. «Sailak lehengoak dira. Oraingo obra berria lehen zegoen barrutian egingo da».

Ez du bolumenaren daturik eman. 2006an, Lurpe egokitu zutenean, 3 milioi kuboren ahalmena zeukala esan zuten. Proiektuaren arabera, 340 metroko kotatik gora ezingo dute zaborra pilatu. Lierniko mendate-gaina 326 metrora dago.

Lehengo barrutian, hiri hondakinak botatzeko «zelda» berria eraikitzen ari dira, orain. Industri hondakinengandik bereiz sartu behar dira, «aparteko eremu batean». Azpialdea iragazgaiztu beharra daukate, eta lixibiatuen hartuneak egin.

Datuak «informazio publiko» direla errepikatu du Manterolak, gogaituta. «Mutiloako Udalean daude. Galderez josten ari zarete. Jendea gai honen kontra jarri da. Inguruko udalekin hitz egin dugu, proiektu guztiak aurkeztu ditugu alde guztietan, denak legeztatuta daude, Mutiloako udaletxean aurkeztuak eta Mutiloako Udalaren oniritziarekin».

Eperik ez du aipatu Manterolak. GHK-k uztaila iradoki zuen. Mutiloako alkateak argitu du, hondakinak hartzeko hiru urteko epea, egokitzapen obra «bukatzen den momentutik» hasiko dela kontatzen. «Zaborra botatzen orduan hasiko direla suposatzen dut», dio Iñaki Ugaldek.

Zaborra bueltan atzera

zabortegira bidean garraio Kamioi bat, Ormaiztegin. Egunean 121 igarotzen dira. / A. Maiz

Zabortegira bidean garraio kamioi bat, Ormaiztegin. Egunean 121 igarotzen dira. / A. Maiz

Gipuzkoako zabortegitzat Lurpe izendatzearekin, beste galdera bat ere erne da Goierrin: zergatik ezin zuen Sasietak segi? 2015eko azaroaren 23ko bilkuran erabaki zuen Mankomunitateko asanbladak behin betiko ixtea. Artean %10eko edukiera bazeukan. Baimen aldetik, ordea, agortua zen bidea.

Sasieta Mankomunitatearen lehendakari Aitor Aldasorok lehenik argitu du Mutiloako Lurpe zabortegiaren afera ez dutela landu: «Esan genuen erabaki hori Sasietaz gaindikoa dela, eta hemen sesiorako besterik ez dela. Ez dugu ezer irabaziko, eta galtzekoa besterik ez».

Hori horrela, bere erabaki pertsonala eman, eta Gipuzkoako hondakinak Lurpera ekartzeak «haserretu» egin zuela dio. «Sasietan Gipuzkoako osoarekiko solidario izaten 25 urtez aritu gara, eta orain berriz zaborra hona ekartzea… Ez da gustukoena», dio Aldasorok.

Bi koska ikusten dizkio auziari: bat, «garestiena» zaborraren garraioa  denez, lehiaketa Gipuzkoako zabortegi batek irabaztea logikoa zela, «gertutasun printzipioagatik».  «Aurreko legegintzaldian ez zen lortu irtenbide bat ematea, Bildu zegoenean [Diputazioan], eta orain erraustegia planteatu da. Hori egin arte, zaborra norabait bidali behar da. Gipuzkoari tokatzen zaio Gipuzkoan tratatzea».

Eta, bi: «Mutiloak zabortegi bat daukala. Mutiloak bere lurretan baimentzen duen heinean, eta libre da zabortegi bat baimentzea, arrisku hori daukagu. Orain arte Beasainek baimendu du Sasieta egotea, nahi edo ez nahi. Orain, Mutiloak. Azkenean, ondorio bat da. Hainbat urtetan ez gara gai izan gipuzkoarrok zaborrei irtenbide bat emateko, eta horren ondorio da kontua muturrera eraman dugula».

Sasietan aukerarik ez

Aldasororen irudiko, Sasietak ezin zuen jarraitu. «2011ko maiatzean jaurlaritzako Ingurumen Sailetik esan zitzaion Sasietari neurri batzuk hartu beharra zeuzkala, baldin eta irekita mantendu nahi bazuen. Egin ziren azterketa batzuk, eta saiatu ziren irekita mantentzen, baina 2014an behin-behinekoz ixtera behartu zuten, Europako auditoria bat eginda. Itxi ezean, isun mordoa zetozen», azaldu du Aldasorok.

Hartu beharreko neurri bat zabortegia iragazgaiztea zen. «%90 beteta zegoen. Ez zegoen aukerarik, teknikoki».

Hala, 2015ean behin betiko ixtea erabaki zuen Sasietak. Baina Aldasorok gogoratu du 2009an handitu egin zela zabortegia, San Markos itxi zelako. «Solidaritatea esaten dudanean, Gipuzkoako zaborrak jasotzeko Sasieta handitu genuela 2009an esaten ari naiz. 25.000 tonatik gora jasotzen aritu gara urtean Tolosaldeko, Arrasate inguruko eta Donostialdeko zaborrekin. Eta oraindik Mutiloara…? Baina nik zer esan behar diot Mutiloari, lizentziarik ez emateko? Beasain urtetan ematen aritu denean, eta gipuzkoar bezala irteerarik ez daukala ikusten dudanean».

Ingurukoak, kaltetuenak

LURPE_ZABORTEGIASasietako lehendakariaren aburuz, Lurpera hiri hondakinak ekartzea gehien jasango duena Ormaiztegi izango da. Gaur egun, isurtegirantz 121 kamioi pasatzen dira. «Gero 12 kamioi gehiago izango dira: 133. Batez ere, kamioien trafikoa jasango duena Ormaiztegi izango dela.

Usainak-eta, Gabiriak eta Mutiloako parte batek litekeena da, seguru. Pentsatzen dut Sasietagatik jasan duguna beste izango dela».

Kaltetua izango dela ziur dagoena, Bekoerrota aterpetxeko nagusi Agustin Galabide da. Gabiriako lurretan dago aterpea eta eraiki berri dituen 9 bungalow turistiko, zabortegiko ataritik 60 metrora: «Ni kaltetua izango naiz. Joango al litzateke inor oporretara atzean usaina darion zabortegi bat daukan apartamentu turistiko batzuetara? Inor ez; ezta neroni ere», dio Galabidek.

Orain arte, industri hondakin bizigabeen isurtegiarekin, hainbestean moldatu da. «Izan dira errekara isurketa batzuk. Baina, bestela, hemen ez dugu behin ere ez usainik, ez beste ezer nabaritu. Hala ere, izan ditugu kasuak bezeroek tokia erreserbatu, eta argazkietan isurtegia ikusi ondoren ezeztatutakoak. Orduan ez zegoen halako usainik eta zabor zikinik. Beraz, pentsa zer datorkigun».

Inor ez zaio zuzendu ez Gipuzkoako Foru Aldunditik, ez GHKtik, nahiz eta Gipuzkoa berdea-rekin bat datorren turismo aktibitatea garatzen duen: «Inor ez. Udaletxeetara ere ez dira etorri, eta niregana etorriko dira!», dio ironiaz.

Bekoerrota aterpetxeaz gain, Lierni ere zuzenean oso kaltetua izango dela ohartarazi du.

Obra txikietako hondakindegitik Gipuzkoako zabortegi izatera

LURPE_ZABORTEGIA copiaMutiloako udal barrutian bazen Palanka deituriko baserri bat. 1970eko hamarkadan, obretako hondakinak botatzeko lurrak eskuratu zituen haren inguruan Ezkizu enpresak, eta urtetan han bota zituzten.

1994an Escombrera Lurpe SL enpresa sortu zuten. 1998an Cespa Gestion de Residuos enpresak hartu zuen hondakindegia, eta isurtegi kontrolatu bihurtu zuen.

2006ko urriaren 19an hasi zuen bigarren aroa, «industriako hondakin bizigabeak eta ez arriskutsuak hartuko zuen isurtegi bihurtuta. 7,2 milioi euro inbertitu zituen Cespak (Ferrovial taldeko zerbitzuen atalekoa da), eta 3 milioi metro kuboko edukiera zuen: Arriarango urtegiaren adinako bolumena.

2010ean, Zubietan eraikitzeko asmoa zuten erraustegiko zepa-hondarrak Lurpe isurtegira eramango zituztela zabaldu zen:?urtean 70.000 tona eskoria. Eusko Jaurlaritzak, 2002an amiantoa botatzeko baimena eman zion Lurperi. EAEn beste hiru isurtegi izendatu zituen. 2016ko otsailean, jaurlaritzak hondakin mota gehiago kudeatzeko baimendu zuen.

Ugaran bailara proiektu askoren lekuko kokaleku izan da historian

Artikulua irakurtzeko klikatu testuan

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Txerriaren jaitsierarekin hasi dira San Pedro jaiak

2022/06/29
Mutiloa
2

Orain arteko Goilurrak rally luzeena jokatuko da asteburuan

2022/06/29
Lazkao
3

«Asko gustatzen zait lehia eta zure asmo berdinak dituenari irabaztea»

2022/06/29
Legazpi
4

Autobusa trabatuta tren geltokitik Plazaolara tartean, saihesbidearen zubia azpian

2022/06/29
Legazpi
5

Gaur hasiko dira Mutiloako San Pedro jaiak, txerria udaletxera jaitsita

2022/06/29
Mutiloa
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.