Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Hausnarketarako collageak

Beasain
Kultura

Egoitz Irizar beasaindarrak Kuragge proiektua jarri du martxan sarean, Txarli Gesteira eta Fer Apoa artistekin batera. Aldarrikapen ukitua duten collage digitalak jartzen dituzte bertan.

2017/04/30
Goierriko Hitza
KURAGGE_PROIEKTUA Collage eta kuraia hitzak nahastuta, Kuragge topagunea sortu dute hiru lagunen artean, kuragge.noizze.org helbidean. 2015eko abenduan jarri zuten martxan. Txarli Gesteira alegiarrak egin zien gonbita beste biei, Egoitz Irizar beasaindarrari eta Fer Apoa irundarrari, hiruren lanak webgune batean jartzeko. “Haien lanak Facebooken eta Twitterren ikusten nituen”, azaldu du Gesteirak. “Sare sozialetan argitaratutakoa galduz joaten da, eta lanak nonbait biltzea falta zen, eskurago izateko. Komentatu nien webgunea sortzeko modua bazegoela, eta baiezkoa eman zuten biek”. Sare sozialetan izena emateak sortzen dituen oztopoetatik at, Interneten sormen lanak modu irekian ikusteko aukera dagoela nabarmendu du Gesteirak, eta Irizarrek gaineratu du webguneak beste abantaila bat duela: “Lanak kalitate hobean ikustea”. Collage digitalak jartzen dituzte, testu bati eta abesti bati lotuak normalean. Lanek “aldarrikapen ukitua” dutela adierazi dute sortzaileek. Haur batzuk gerra giroan jolasten, atzean AEBetako Kapitolioa sutan ikusten dela; edo haur bat kaiola baten barruan dagoen Lurrari begira. Adibideetako bi dira horiek. Kuraia musika taldeko kidea da Apoa, eta talde horretako Bizi gera abestiaren hitzak erabili dituzte Kuragge gunea nolabait definitzeko. “‘Irudimena da gure ekintzarik zuzenena’ dio abestiak, eta hor dago asmoa: irudimenaren edo sormenaren bidez ekintza bat egiten dugu; jendeari hausnarketa eginarazten diogu”, esan du Gesteirak. “‘Txikiak bagaituk, elkartuko gaituk’ dio abestiaren beste esaldi batek. Hau da, bakoitza bere kabuz aritu beharrean, elkartuz gero indar handiagoa egiten dela”. Kuragge espresiorako gune bat dela gaineratu dute, “collagea, testua eta musika” uztartzen dituena. Ez dute gai jakin bat jorratzen. “Bakoitzak bere erara egiten dugu lan”, argitu du Irizarrek. “Ez dakit lanek ukitu politikoa duten edo ez, baina aldarrikapena badaukate. Azken finean, munduari buruz daukan ikuspegia azaltzen du bakoitzak”.
“Bakoitzak bere erara egiten dugu lan, eta munduari buruz daukagun ikuspegia azaltzen dugu hor” Egoitz Irizar (Kuragge gunearen sortzailea) “Irudimenaren edo sormenaren bidez ekintza bat egiten dugu; jendeari hausnarketa eginarazten diogu” Txarli Gesteira (Kuragge gunearen sortzailea)
Internetetik hartzen dituzte gustuko irudiak edo balio dezaketenak, eta itzalak eta koloreak jartzen dizkiete Photoshop bidez. Antzeko teknika erabiltzen dute hirurek, eta patroi bera ere bai askotan: zuri-beltzeko irudiak hartu, eta irudi koloredunak txertatu, efektu jakin bat lortzeko. Espazioa asko erabiltzen dute, eta argazki zaharrek ere protagonismo handia daukate. Gesteirak, esaterako, Gure Gipuzkoa bildumara jotzen du bertako argazki zaharrak erabiltzeko: “Argazki interesgarriak daude, eta tarteka saiatzen naiz horiek erabiltzen”. Musika, elkargune Musika izan da hiru sortzaileen arteko lotura eta irudiaren mundura iristeko abiapuntua. “Txarli eta bion kasuan, kontzertuak antolatzen ibili gara urte askoan, nahiko giro amateurrean”, azaldu du Irizarrek. “Azkenean, taldeekin hitz egin, tratua egin, afaria prestatu, soinu ekipoa kargatu, kartelak egin… Geu aritzen gara guztia egiten”. Irizarri eta Gesteirari kontzertuetako kartelak eginez piztu zitzaien irudiak sortzeko zaletasuna, eta, gaur egun ere, Kuragge-rako egiten dituzten lanez gain, Alegiako eta Beasaingo gaztetxeek antolatzen dituzten ekitaldi eta kontzertuetarako kartelak egin ohi dituzte. “Gustatzen zait lan hori, eta hor jarraituko dugu erreleboa iritsi arte”, gaineratu du Gesteirak. Irizarrek, berriz, lagunen musika taldeentzako diskoen maketazioak ere egiten ditu; azkenaldian horrelako hiruzpalau egin dituela adierazi du. Ateak zabalik ditu proiektuak. Horren erakusgarri, musika mundutik ezagutzen dituzte Hodei Esteban eta Eider Iturriaga, eta horiek collageren bat edo beste egin izan dute. “Gurekin harremanetan jar daiteke parte hartzeko interesa duena, webgunean iruzkin bat idatziz, adibidez”. Webgunean iruzkin asko jasotzen ez badituzte ere, badakite jendeak ikusten dituela lanak. Irizarri, adibidez, Kuragge-n jarritako irudi bat eskatu zion musika talde batek kartel bat egiteko. Gesteirak, berriz, konexio berezi bat izan zuen lanetako batekin: “Niña Coyote eta Chico Tornado taldekoek esan zidaten azken diskoa pasatuko zidatela. Diskoa jaso baino egun bat lehenago, kasualitatez, collage bat kargatu nuen, eta asteroide bat ageri zen bertan. Diskoa bidali zidatenean, Koldok, taldeko kide batek, aipatu zidan collagea ikusi zuela”. Diskoa entzuteko esan zion, eta hitz egingo zutela. “Asteroide izenekoa zen hirugarren abestia, eta lotura handia zuen nik egindako collagearekin”. Kolaborazioak ere gustura hartzen dituzte. “Niri gertatu izan zait irudiren bat egin eta testua garbi izatea, baina abestia aukeratzeko laguntza eskatzea”, aitortu du Gesteirak. “Horrek aukera eman dit ezagutzen ez nituen taldeak eta abestiak ezagutzeko”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Txerriaren jaitsierarekin hasi dira San Pedro jaiak

2022/06/29
Mutiloa
2

Orain arteko Goilurrak rally luzeena jokatuko da asteburuan

2022/06/29
Lazkao
3

«Asko gustatzen zait lehia eta zure asmo berdinak dituenari irabaztea»

2022/06/29
Legazpi
4

Autobusa trabatuta tren geltokitik Plazaolara tartean, saihesbidearen zubia azpian

2022/06/29
Legazpi
5

Gaur hasiko dira Mutiloako San Pedro jaiak, txerria udaletxera jaitsita

2022/06/29
Mutiloa
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.