Antton Ibarguren eta Olatz Odriozola irabazle I. Oiangu Btt sari nagusian
168 txirrindularik hartu dute parte; 4 izan dira emakumezkoak.
Eguraldi eta ingurune paregabearekin, eta ikusleak lagun, arrakastatsua izan da gaur Ordiziako Oiangun Bttlandia Goierrik antolatutako mendiko bizikletako I. Oiangu BTT sari nagusia. 168 txirrindularik hartu dute parte, sei mailatan banatuta; emakumezkoak lau izan dira.
11:00ak puntuan zirela, Goierri Eskolako aparkalekutik gora abiatu ziren, bi minutuko tartearekin, maila bakoitzeko txirrindulariak. Abiatzen lehenenengoak Elite eta 23 urtez azpikoak izan ziren, 6,2 kilometroko eta 239 metroko desnibel positiboko 5 itzuli egin behar izan zituzten; ondoren master 30 (4 itzuli), master 40-50-60 (3 itzuli), juniorrak (3 itzuli), emakumezkoak (3 itzuli) eta kadeteak (2 itzuli) abiatu ziren. Helmugan azkarrenak Euskadiko Openerako puntugarria izan zen Oianguko lasterketa.
Sailkapenak
- Elite eta 23 urtez azpikoak: Antton Ibarguren, Iñigo Gomez eta Ander Eltzagarai.
- Master 30: Alex Ordeñana, Eneko Gonzalez eta Iker Esnal.
- Emakumezkoak: Olatz Odriozola, Luisa Ibarrola eta Zaloa Trevilla.
- Juniorrak: Iñigo Sagardoi, Javier Larraioz eta Aitor Izkue.
- Master 50-50-60: Jose Luis Iñorbe, Iker Irastorza eta Jesus Damian Zamora.
- Kadeteak: Raul Arnaiz, Julio Perez eta Haritz Azurmendi.