Ipuztar Nafarrak eta Nabarralde elkarteek Ausa-Gaztelu eguna ospatu dute gaur goizean, izen bereko mendiaren gailurrean. 1200. urtean Gaztelak Euskal Herria zatitu zuela gogoratu nahi izan dute aurten ere, Nafarroako erresumaren gaztelu bat egon zen tokian. Larraitzen bukatu dute ekitaldia.