Aramarra erraz antzean nagusitu zaio Iñaki Artolari gaur Eibarko Astelenan (22-6)
Beñat Rezusta eta Iker Irribarria, joan den apirilaren 9an, bi-bitako garaipena ospatzen Ordiziako Tximista sagardotegia. Arg.: Gotzon Aranburu
Oraindik ez da hilabete Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak bi-bitako txapelketa irabazi zutenetik, eta gauzak zer diren, orain elkarren aurka lehiatu beharko dira buruz buruzko finalerdietako batean. Bestean Urrutikoetxea eta Bengoentxe ariko dira. Aramako pilotaria erraz antzean nagusitu zaio Iñaki Artola alegiarrari gaur arratsaldean Eibarko Astelenan (22-6). Irribarriak kolpez ondo dagoela erakutsi du, eta Artolak behar baino kale gehiago egin ditu. Donostiako Atano III.ean neurtuko dituzte indarrak Irribarriak eta Rezustak, finalerako txartela jokoan dutela, maiatzaren 14an.