Lizarte taldeko Sergio Samitier aragoarrak irabazi du Santikutz Klasika
Gaur goizean Santikutz Klasika egin dute Legazpin. Hamar laguneko talde bat heldu da helmugara. Irabazlea Lizarte taldeko Sergio Samitier aragoarra izan da. Bigarren postuan Kuota taldeko Elias Tello txiletarra sailkatu da eta hirugarrenean Caja Rural taldeko Alvaro Cuadros. Honenbestez, Samitier da Espainiko Kopako lider berria.
Taldekako sailkapena Escribano taldeak irabazi du, tarteko helmugak Ampo taldeko Eriko Mujikak irabazi ditu eta mendiko sailkapena Eulen taldeko Iñigo Altunak. Iker Azkarate lazkaotarrak lehen gipuzkoarrari eta lehen euskaldunari dagozkion sariak irabazi ditu. Mikel Mujika legazpiarrak bere ametsa bete du: Santikutz proba amaitzea. Berari ere sari bat eman diote. Bestalde, Carlos Martin medikua omendu dute. Izan ere, 30 urte bete ditu Santikutz proban lanean.
Atagoitira Azpikoetxetik igo dira lehenengoz, Kirtenberg izena jarri diote maldari, eta Pello Goikoetxea izan da mendatetik lehen postuan pasa dena.