Bide Berdean landareak ezagutzeko ibilaldia egingo dute larunbatean
Mutiloako eta Ormaiztegiko udalek eta Zumalakarregi museoak elkarlanean, Bide Berde eguna antolatu dute aurten ere. Larunbatean, 16:00etan, Liernin jarri dute hitzordua. Barnaola, Troi Bidea, Mutiloa eta Liernin barrena osatutako 5 kilometroko ibilbidean, bertako landareak ezagutzeko aukera izango da Clara Gutierrez biologo eta etnobotanikako adituarekin.
Dohainik da ibilbidea, askaria barne. Aurrez izena eman behar da: 943 88 99 00 telefonoan edo mzumalakarregi@gipuzkoa.eus posta elektronikoan. Adin guztiei zuzendutako ekintza da.