![Beasain-aretofutbol](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/05/Beasain-aretofutbol.jpg)
Beasaingo Areto Futbol Txapelketa sartu da azken fasean. Final laurdenetako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldia jokatu dute asteburuan, eta dagoeneko erabakita gelditu dira final erdiak jokatuko dituzten lau taldeen izenak. A taldetik Arane eta Rushbi Kattalin sailkatu dira; B taldetik berriz, Zintzharri eta Garaitezinak. Bi talde beterano eta bi gazteago, beraz.
Final erdietako taldeak ez ezik, neurketak ere erabakita daude. Hauek izango dira:
- Zintzharri – Rhusbi Kattalin
- Arane – Garaitezinak
Final erdietako partidak datorren asteburuan jokatuko dituzte. Finala berriz, maiatzaren 29an, Loinazko San Martin jaietako koadrillen egunarekin batera.
ASTEBURUKO EMAITZAK
- Jumanji 5 – 1 Jazpana
- Zulo 10 – 5 Los chicos DM
- Zintzharri 10 – 4 Garaitezinak
- Rushbi Kattalin 2 – 7 Arane
SAILKAPENA
A taldea:
B taldea: