Larunbatean KKinzona Eguna ospatu zuten Urretxun. Aurtengo festa berezia izan da, KKinzona irratiak 10 urte bete baititu. Irratsaio berezia, jolasa, bazkaria eta kontzertuak egon ziren. Goizean bi orduko irratsaio berezia
Larunbatean KKinzona Eguna ospatu zuten Urretxun. Aurtengo festa berezia izan da, KKinzona irratiak 10 urte bete baititu. Irratsaio berezia, jolasa, bazkaria eta kontzertuak egon ziren.
Goizean bi orduko irratsaio berezia egin zuten kalean, 10 urte hauetako lana gogoratzeko. Ondoren, bazkaria egon zen. 40 bat lagun elkartu ziren. Bazkalostean, Furor 2.0 kantaldia egin zuten. Parte hartzea eta giroa «sekulakoak» izan ziren. 22:00etatik aurrera, berriz, hiru musika taldek jo zuten: Inoren Ero Ni, Borrokan eta Txost! Azken talde hori Urretxu eta Zumarragan bizi den jendeak sortu du eta larunbatean eman zuten lehen kontzertua.
![KKinzona_Eguna](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/05/54e50def2eb8996903d5de074d303258.jpg)