Santikutz bezpera Legazpin
Euripean egin dute Ganadu Feria, lehenengoz Kale Nagusian
Euripean igaro dute goiza Legazpin. Gaur, Santikutz bezpera da eta Ganadu Feria izan da goizeko ekitaldirik nabarmenena. Euria egin badu ere, legazpiarrak animatu dira eta Kale Nagusian gora eta behera ibili dira bertako baserrietako ganadu erakusketa ikusten, baita burruntzia noiz egongo prest ilara egiten ere. Goizean Isidro Galdosi omenldia egin diote, orain hilabete inguru zendu zen eta urtetan ibili izan da Ganadu Feria antolatzen; bere senideek koadro bat jaso dute Koldobike Olabide alkatearen eskuetatik eta aurreskua dantzatu nahiz bertsoak kantatu dituzte haren omenez.