Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Mirandaolako erromeriarekin bukatuko dira aurtengo 'santikutzak'

Legazpi
GizarteaJaiak

Etzi goizean gurutzearen erlikia eramateko segizioa egingo dute parrokiatik Mirandaolako ermitaraino. Meza ostean ezpata dantza eta erromeria hasiko da

2017/05/05
Miriam Luki
Mirandaola_Eguna_LegazpinSantikutz jaiei amaiera eman ohi die Mirandaola Egunak. Maiatzaren 4ko hurrengo igandean ospatzen dute orain dela hainbat urte. Etzi goizean gurutzearen erlikia Mirandaolako ermitaraino eramango dute parrokiatik abiatuta. Gurutzeari laguntzen udalbatzako kideak, dantzariak eta txistulariak joango dira, besteak beste. Meza ospatu ostean ezpata dantza egingo dute Sustraiak eta Korosti taldeetako dantzariek Mirandaolan burdinolako olagizonei ongi etorria emanez. Ola martxan jarriko dute gero, eta doan ikusi ahal izango da. Bazkal ondorengo erromeria girotuko dute Agurtzane eta Jon Elustondo trikitilariek. Agurtzane Elustondok hasieran Mirandaolako ospakizuna goizekoa zela gogoratzen du, «ni neskatila bat nintzela hasi nintzen han jotzen». Urtero aritzen dira erromerian eta, dioenez, «gero eta jende gehiago animatzen da dantzara». Legazpiko_Santikutz_jaiak_ Bertso musikatuak Herenegun gauean Txoznagunean Soinu onak, oinak doinu bertso musikatu saioa egin zuten. Txoznagunea espresuki ireki zuten ekitaldirako eta Bertso Olarietako kide Asier Iriondok eskerrak eman dizkie Presoen Lagunei haiek ustiatu baitute Txoznagunea. Iriondok azaldu duenez, «Joxe Arizkorreta buru-belarri aritu da urte hasieratik Jesus Castillejorekin hainbat pieza sortzen eta zenbait doinuren partiturak ateratzen». Bertsoen letrekin liburuxka egin zuten eta ikusleen artean banatu zuten. «Zalantzan egon ginen liburuxka egin ala ez, baina musika tresnen gainetik ahotsak ez zirela ongi ulertzen eta, jendeak eskertu zuen». Bertso eskolako hiru ikasle talde eta zenbait heldu igo ziren taula gainera. Bertsolari batek baino gehiagok musikari lanak ere egin zituen, «emanaldia askoren arteko elkarlanaren emaitza da». Elkarlan hori aspalditik dator eta etorkizunean ere zer emana izango duela esan du Iriondok, «errepikatzeko moduko saioa izan da».
EGITARAUA Bihar · 12:00. Kapela dantza herrikoia Sustraiak dantza taldeak sustatuta, Euskal Herria plazan. · 16:00. Goiti-behera lasterketa Aztiritik Motxorrora Maldan Beherak sustatuta. Etzi: Mirandaola Eguna · 09:00. Goiz Deia txistulari tal-dearen goiz deia. · 10:15. Gurutze Deunaren erlikiaren itzulera Mirandaolako elizara, txistulari, dantzari eta herritarrekin. · 11:00. Meza nagusia Santikutz abesbatzaren partaidetzarekin, Mirandaolako ermitan. · 11:45. Olagizonei ongietorria eta ohorezko ezpata dantza. · 12:00. Ola martxan jartzea. · 12:30. Jaiaren hasiera: dantzariak, bertsolariak, antzerkia eta trikitilariak. · 14:00. Herri bazkaria, bakoitzak berea eramanda. · 16:00. Erromeria Elustondo anai-arrebekin. · 18:30. Herrira itzulera Urolatarrak txarangarekin. Buruhandiak Bikuñan zain egongo dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut