Beatriz Gallego Muñozek jasoko du IV. Victor Mendizabal Beka, Mujeres y trabajo en Ordizia (1880-1980): una perspectiva de genero ikerketa lana burutzeko. Urtebete izango du Gallegok ikerlan hori egiteko eta 7.000 euroko laguntza jasoko du. Hiru lan a...
Emakume talde bat Ordiziako ferian, 1934. urtean. Haien lana ikertuko du Beatriz Gallegok, bekari esker.
Beatriz Gallego Muñozek jasoko du IV. Victor Mendizabal Beka,
Mujeres y trabajo en Ordizia (1880-1980): una perspectiva de genero ikerketa lana burutzeko. Urtebete izango du Gallegok ikerlan hori egiteko eta 7.000 euroko laguntza jasoko du. Hiru lan aurkeztu dira Ordiziako Udalaren kultura sailak antolatutako laugarren deialdian.
Ordizia eta ordiziarrak abiapuntu hartuta, gizarte zientzien, natur zientzien eta humanita-teen arloko ikerketa bultzatzea da bekaren helburua. Ikerlan honek Ordiziako emakume langileek industrializazio prozesuaren etapa desberdinetan izandako papera aztertuko du, baita udalerriari egin zioten ekarpen ekonomiko eta soziala ere.