Loinatz jaiek badute kartela
Hamabost egun falta dira Beasaingo Loinatz Jaiak hasteko, eta dagoeneko, aukeratu dute aurtengo festak iragarriko dituen kartela. Mikel Jimeno de Frutos beasaindarrak egindako lana izan da hautatua. Sei finalista aukeratu zituen lehen fasean, eta horien artean, herritarrek emandako botoak eta epaimahaiaren iritzia kontuan hartuta aukeratu dute irabazlea. Herritarren partetik boto gehien jaso dituen kartela izan da, gainera.
Txosnetako egitaraua iragarriko duen kartela ere, lehiaketa bidez egin dute aurten, aurreneko aldiz. Aritz Garcia Villajosek egindako lana aukeratu dute.
Azkenik, haurren mailan, La Salle San Jose ikastetxeko ikasle talde batek egindako lana hautatu dute: Iker Pia, Aimar Telleria, Oier Jimenez eta Xabat Larrañaga dira egileak.