Zabortegien aurkako eta birtziklapenaren aldeko Goierri Birzirik taldeak hiru ekitaldi antolatu ditu, maiatzerako,
Su haietatik ke hauek leloarekin. Gaur, ostirala, izango da lehenbizikoa, Gabirian. Elkarretaratzea egingo dute, 18:00etan, plazan.
Hurrena, maiatzaren 18an, osteguna, Igor Meltxor ikerketa-kazetariak hitzaldia egingo du, zabortegiei buruz, Ordizian.
Maiatzaren 21ean, azkenik, protesta-martxak egingo dituzte Lurpe isurtegiaren inguruko hiru herrietatik. Gabiriako plazatik 11:00etan abiatuko da talde bat, Mutiloako plazatik ere 11:00etan, eta Ormaiztegikotik 11:30ean. Denek zabortegiaren goialdean (Lierniko bide berdea) bat egingo dute.

Goierri Birziriken manifestazioa, abenduaren 18an, Ormaiztegitik zabortegira bidean./Aimar Maiz