Lazkaoko San Inazion Agauntza errekaren gaineko zubia zabaltzen gaur hasiko da udala. Gaur egun dagoen zubia 5 metro zabalduko dute, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko. Bi aldeetara espaloi-hegalak aterako dituzte. Guztira 15 metro zabal i...
Lazkaoko San Inazion Agauntza errekaren gaineko zubia zabaltzen gaur hasiko da udala. Gaur egun dagoen zubia 5 metro zabalduko dute, oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko. Bi aldeetara espaloi-hegalak aterako dituzte. Guztira 15 metro zabal izango da, bidegorri eta guzti.
Zirkulazioa eta oinezkoen pasabidea ez dute erabat itxiko, nahiz eta une jakin batzuetan moztu beharko duten. San Inazio etxadiaren eta errekaren arteko kalexka erabat itxiko dute.
Lanek hiru-lau hilabete iraungo dute eta Iparragirre eraikuntza enpresak egingo ditu. Obraren esleipena 95.619,64 eurokoa (gehi BEZa) da.