Zabortegiei buruz hitz egingo du gaur Igor Meltxor kazetariak
Goierri Birzirik plataformak Mutiloako Lurpe zabortegiaren aurka maiatzerako antolatutako ekitaldietan bigarrena gaur izango da, 18:30ean, Ordiziako Barrena kultur etxean. Igor Meltxor ikerketa-kazetaria hitzaldia egingo du, zabortegiei buruz.Igandean,...

Goierri Birzirik plataformak Mutiloako Lurpe zabortegiaren aurka maiatzerako antolatutako ekitaldietan bigarrena gaur izango da, 18:30ean, Ordiziako Barrena kultur etxean. Igor Meltxor ikerketa-kazetaria hitzaldia egingo du, zabortegiei buruz.
Igandean, berriz, mendi martxak egingo dituzte hiru herritatik zabortegira. Gabiriako eta Mutiloako plazetatik 11:00etan abiatuko da zutabe bana, eta Ormaiztegikotik 11:30ean.
Guztiek Lurpe zabortegiaren goialdean bat egingo dute, Lierniko bide berdean.