Dantzari txikiz bete da Beasain
Eguraldi sargoriarekin ospatu da aurtengo Dantzari Txiki eguna Beasainen. Aurtzaka dantza taldeak gonbidatuta, Haurtzaro (Oiartzun), Lurra (Urretxu), Oin-Arin (Lazkao), Ostadar (Beasain), Ereintza (Orereta), Txori-Txiki (Zumaia), Korosti (Legazpi) eta Tobera (Zegama) taldeetako dantzariak aritu dira dantzan kalez kale, Dolarea parketik abiatuta. 13:15ean, Loinazko San Martin plazan guztiek elkarrekin dantzatu dute. Bazkaltzen indarrak hartu, eta arratsaldean, 16:30ean hasita, dantzaldia egin dute Gernika pasealekuko pilotalekuan.